Lurraldeetako eta Euskal Herriko artzain txakur txapelketak jokatu ostean, beste herrialdetako txakur eta artzainekin lehiatzeko unea iritsi zaie euskal artzainei. Oñatin izango dute saioa, igandean. 10:30ean hasiko da txapelketa, eta Herrialde Katalanetako, Biarnoko, Espainiako eta Frantziako artzain eta txakurrek hartuko dute parte, noski, Euskal Herrikoez gain.
Arrazari dagokionez, hainbat mota egongo dira parte hartzen, betiere arraza bakoitzeko txakurrik onenak izango direlarik. Artzain lanari esker, euskal artzain txakurrak izan dituen hobekuntzak ikusteko aukera egongo dela adierazi dute antolatzaileek.
Santa Lutzia zelaian egingo dute 52. txapelketa, eta ikusleentzat hain egokia ez den eguraldia eginez gero ere txakurren lana bikaina izan ohi da. Beraz, bertan biltzeko asmoa duenak ez du aitzakiarik.
Artzain bakoitzak bere hizkuntzan txakurrari aginduak ematen entzuteko aukera paregabea da igandekoa.
Antolakuntzatik hara joateko gonbitea zabaldu dute. Nazioarteko txapelketa horrez gain, Oñatiko jaiek egitarau zabala eskaintzen dute, ekitaldi ugariz gozatzeko.
Asteburuko proposamenak
Nazioarteko artzain txakur onenaren bila
OñatiNazioarteko artzain txakurren txapelketa jokatuko dute, igandean, Santa Lutzia zelaian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu