Play together (batera jolastu) lelopean aurkeztu dute 19. Euskal Encounter jaialdia. Antolatzaileek adierazi dutenez, sei mila informatika zaletik gora bilduko dira aurten BECen (Barakaldo, Bizkaia), bideo joko, software libre, arte digital, hardware eta robotikaren inguruan, besteak beste. Parte hartzaile gehienak Euskal Herritik helduko badira ere, badaude Europako zenbait herrialdetatik, Arabiar Emirerri Batuetatik eta Brasildik etorriko direnak ere. Izan ere, Euskal Herritik kanpoko beste hamabost herrialdetako informatika zaleak joango dira Bilboko erakustazokara uztailaren 22tik 25era bitartean.
Euskal Encounterra informatika party-a da, hau da, «ordenagailu zale amorratuak» biltzen dituen informatika jaialdia. Bideo jokoek, software libreak eta habiadura handiko Internet konexioak erakarri ditu aurten parte hartzaileen gehiengoa, baita arte digital lehiaketak eta aisialdirako bestelako jarduerek. Joaten direnek han ondo pasatzeko, ikasteko eta lo egiteko lekua izango dute. Gazteak izango dira nagusi topaldian, parte hartuko dutenen batez besteko adina 27 urtekoa baita.
Guztiontzako topaldia
«Openguneak» publiko guztiari zabalduko dizkio Euskal Encounterreko ateak bigarren urtez; edonork gerturatu daiteke hara, informatikaren inguruko hitzaldietara eta nazioarteko enpresen azken aurrerapen teknologikoak ezagutzera.
Nazioarteko sei mila informatika zale bilduko ditu aurten Euskal Encounterrak
Uztailaren 22tik 25era antolatu dute euskal informatika zaleen 19. jaialdia, BEC erakustazokan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu