Komunikazioa

Netflix filmak euskaraz eta katalanez jartzen hasi da

Euskarazko audioa duen film bakarra 'Planet 51' da, oraingoz. Katalanez lau jarri dituzte. Jaurlaritzak adierazi du gaiarekin hausnarketan hasia dela.

'Planet 51' filma. BERRIA
urtzi urkizu
2016ko martxoaren 2a
08:34
Entzun

Katalunian kanpaina indartsu bat egin zuten, duela hilabete batzuk, Netflixeko edukiak katalanez eskatzeko; 25.000 sinadura jaso zituzten. Euskal Herrian ere, abuztuan sinadura bilketa bat jarri zuten martxan zenbait norbanakok, Eusko Jaurlaritzak Netflixekin lan egitea eta edukiak euskaraz jartzea eskatzeko. Kataluniako Generalitateak harreman batzuk izan zituen konpainiarekin gaiaz aritzeko. Netflix Interneteko zerbitzuak erantzun egin die eskaerei, nahiz eta erantzun oso apala izan. Katalogoko film bat jarri dute euskaraz: Planet 51. Katalanez, berriz, animaziozko 'Planet51'-rekin batera, Sky Captain and the World of Tomorrow, The Nanny Diaries, The Brothers Grimm jarri dituzte.

Plataforma Per la Llenguak espero du datozen hilabeteetan edukien eskaintza zabaltzea, katalanez eta euskaraz

Netflix ikus-entzunezko sareko zerbitzua duela bi urte iritsi zen Lapurdira, Nafarroa Beherera eta Zuberoara. Iazko urrian heldu zen Nafarroa Garaira, Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. 

Eusko Jaurlaritzako iturriek adierazi dute gaiarekin hausnarketan hasia dela gobernua, eta interesa izan dezakeela nahiz erabaki finkorik oraino ez egon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.