Ez nahastu izen bereko astronautarekin. Scott Kelly hau barnenauta da. Metal esperimentalaren aitzindari izan zen Neurosis taldearekin. Gaur bere izenpean eta bakarkako egitasmoarekin arituko da Bilbon. Gitarra akustiko eta ahots sakonarekin barrenerako bidaia egiten du.
Dagoeneko 23 daramatza musika sortzen eta jotzen. 1985. urtean Neurosis taldea sortu zuen, berak bezala eskola utzitako bi adiskiderekin. Gitarraz eta ahotsez arduratu zen hirukotean. Taldeak hainbat adar sortu ditu urteetan —Tribes of Neurot, Blood and Time—, eta horietan ere parte hartu du. Horrez gain, bere bakarkako egitasmo akustikoan lan egin du Kellyk. Horrez gain, Shrinebuilder taldean ari da Al Cisneros, Scott Weinrich eta Dale Croverrekin. Lehen diskoa 2009. urtean argitaratu zuen laukoteak.
We Burn Through The Night bloga idazten du lorik egin gabe pasatzen dituen gau ugaritan, berak dioenez, eta Combat Music Radio Interneteko irratia jorratzen du Neurosis taldeko beste kideekin batera.
Kellyren aurretik Orthodox taldea arituko da. Andaluziako hirukoteak Gran Poder diskoa plazaratu zuen. Southern Lord AEBetako diskoetxearen arreta erakarri zuen lanak, eta berriz argitaratzea erabaki zuten estatubatuarrek.
SCOTT KELLYETA ORTHODOX
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Santana 27 aretoan (Bilbo). Sarrera 15 euroan.
Neurosia bakarrik gaindituta
Metal esperimentalaren aitzindari izan da Scott Kelly musikaria Neurosis taldearekin; gaur Bilbon arituko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu