Gerizpean. Uda-pasa

Neurrira eginiko makilak

Larresoron dago Anziart-Bergara familiaren lantegia: belaunaldiz belaunaldi iraun duen tradizioa

Jaiegunetan izan ezik, egunero dago zabalik Larresoroko lantegia. BERRIA.
Maialen Unanue
2011ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Mizpirondoaren egurrarekin egiten dituzte makilak Anziart-Bergara lantegian. Norberaren neurrira sortutakoak dira Larresoro herriko lantegian (Lapurdi) egiten dituztenak. Makilak izango dituen elementuak eta grabatuta zer eramango duen erabakitzea bezeroaren esku dago. Lantegitik ateratzen diren makilak, beraz, bakarrak dira: norberaren gustuaren arabera sortuak.

Makilaren jabea izango denaren altuera jakitea beharrezkoa dute, bakoitzari ahalik eta modu onenean egokitzeko. Horrez gain, norberaren izen-deiturak grabatzen dituzte makiletan, baita bakoitzak nahi duen esaera zaharra ere.

Makilak ez dira beste inon saltzen, Larresoroko lantegian soilik.

Graxien Anziartek —1792an jaioa— sortutakoa da, eta belaunaldiz belaunaldi biziraun du lantegiak. Haren seme Anttonek jaso zuen tailerra lehenengo, eta horren seme Jean Anziartek ondoren. Gaur egun, azken horren alaba Marie Jeanne Anziartek eta bere senar Joanes Bergarak jarraitzen dute hainbat hamarkadatan iraun duen lantegian.

Makilaren prezioa ezberdina da makila osatuko duten materialaren arabera. Berme modura, prezioaren %30 aldez aurretik ordaintzea eskatzen dute.

Egunero zabaltzen dute lantegia, igande eta jaiegunetan salbu, 09:00etatik 12:00etara, eta 14:00etatik 18:00etara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.