Ezarian. Zientzia

Neutrinoak ez dira argia baino azkarragoak

2012ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
CERNeko Gran Sassoko laborategiak berretsi du aurreko egunetan zabaldu den albistea: neutrinoak ez doaz argia baino azkarrago. Icarus esperimentuak frogatu du Opera esperimentuak orain hilabete batzuk jakinarazi zuena okerra dela. Neutrinoak (partikula mota batzuk) argia baino azkarragoak direla esan zuten Gran Sasson jardun zutenek Opera esperimentuan, baina, itxura batean, denboraren neurketak egitean akatsak gertatu ziren. Beraz, Einsteinen erlatibitatearen teoriak zutik jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.