OSASUNA. Galdera
Nire alabak 5 urte ditu
1,20 metro da luze eta 33,800 kilo pisatzen du. Pediatrak dieta egiten hasteko gomendatu dio. Benetan beharrezkoa al da hain gazte izanda dietekin hastea?
Dieta hitzarekin zer esan nahi den argitu beharko litzateke lehenik. Zenbait janari kendu eta barazki, arrain egosi eta horrelakoak soilik jatea esan nahi badu dietak,ez du inolaz ere dietarik egin behar. Bestalde, oso beharrezkoa du, denok bezala, hemen maiz aipatu dugun dieta egokia edo elikadura ohitura egokia lantzea. Hau da, denetik kopuru jakinean jatea; egunero behar den bezalako bost otorduak egitea, ordutik at ezer jan gabe; gozo, hestebete eta horrelako janariak noiz behinka jatea, kirola egitea... Aipatutako gomendioak jarraituz, eta beste gaixotasunik ez badu behintzat, pisu egokia hartuko du, eta elikadura eta etorkizunerako bizi ohitura osasungarriak sustatuko ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu