NPJren azkeneko kontzertua

Añorgako jaietan joko dute punk rocka jorratzen duten donostiar gazteek, gaur, 23:00etan

NPJ taldeko kideak, azken diskorako ateratako argazkian. BERRIA.
2012ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
NPJ Nazidos Para Joder musika taldeak azkeneko kontzertua emango du gaur, 23:00etan, Donostiako Añorga auzoan, zinema kanpoan izango diren kontzertuetan. Erasoka eta Kaleko Urdangak taldeek eta Naken Selector DJk osatuko dute Añorgako Gazte Asanbladak antolatutako musika emanaldia.

Ibilbide laburra izan du, baina intentsitate handikoa; Euskal Herri osoan hamaika kontzertu eman ditu. Taldea 2005ean sortu bazen ere, egun jotzen duten taldekideak 2008an bildu ziren. Iñigo Ganzarain (gitarra eta ahotsa), Mikel Garmendia (baxua eta ahotsa), Jon Sarasola (gitarra eta ahotsa) eta Alex Sarasola (bateria) dira taldekideak. «Ibilbidea oso positiboa izan da: algarak, parrandak eta negarrak, denetik eduki dugu», dio Mikel Garmendia loiolatarrak. «Ezerezetik musika bat sortzearen harrotasunarekin gelditzen naiz».

Punk rock azkar eta melodikoa uztartzen dute, doinu indartsuarekin. Gai sozialak, Euskal Herriari zuzendutakoak eta parranda giroari lotutakoak lantzen dituzte. Azken kontzertua eskainiko dute gaur. «Bizitzak bakoitza alde batera eraman gaitu», esan du Garmendiak. Hala ere, taldearen itzuleraren atea irekita utzi du: «Nork daki hemendik urte batzuetara zer gerta daitekeen».

NPJ, ERASOKA, KALEKO URDANGAK, NAKEN DJ

Noiz. Gaur, 23:00etan.

Non. Añorgako zinema kanpoan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.