Komunikazioa
'NY Times'-ek 100.000 harpidedun ditu sarean
INTERNET. Hilabetean, The New York Times egunkariak webguneko edukiengatik ordaintzen duten 100.000 harpidedun lortu ditu; hogei albiste doan eskaintzen ditu orrialde nagusian. «Aurreneko datuak espero genituen baino hobeak dira, eta etorkizunari begira baikorrak gara», adierazi du zuzendari eragileak, Janet L. Robinsonek. Publizitate sarrerek %4,4 egin dute behera 2011ko lehen hiruhilekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu