Maratila

Ogi pikorra

Aurelia Arkotxa.
2011ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Elysée Reclus geografoak anaia Élie-z zioen: «Beti, noiznahi eta nonahi irakurtzen aritzen zen. Etxeen teilatu gainetan, eguzki handiaren beroan, mendixken kaskoetan, haize eihera erorien aterbeetan, erreka bazterretan...». Élie Reclus-i (1827-1904) jende xeheen bizia zitzaion interesatzen. Jakintsuen eta politikari aipatuen balentriek baino herritarren espantu gabeko usantzak zituen gustuko. Ogiaren inguruko erritoak, adibidez. Irauliz nola den lurra prestatzen ogi landa garbia geldi dadin. Nola den ogi hazia ereiten. Nola ereitzaileak bere itzala sekulan ez lukeen bere aitzinean behar ukan. Ogiaren biltzea. Uzta. Hazitik janarira. Etxeko labean ogiaren egitea. Ogi doratuaren eskaintzea. Ogi bedeinkatua. Demonioen izitzeko gai den ogia. Eukaristia. Ogi pikorrak berpiztearen seinaletzat. Kristo eta azken afaria. Élie-ren doktrina irakur daiteke Ogia lanean (Le Pain 1909; 2010). Jateko berdina jatean gorrotoak eta maitasunak ere partikatzen zirela lehengo garaietan, leku guzietan. Txinan, Japonian, Alpeetan, Afrikan, hala nola Pirinioetan. Otorduaren elkarrekin partikatzeak amodioak bakarrik pizt lezakeen sinpatia azkarra pizten zuela. Nahiz denbora laburrarendako zen. Haatik, oren labur hoiek oinarrizkoak izan zitezkeela. «Sakramentuak irentsi ondoren», dio «erabaki garrantzitsuak hartzen zituen batek: ezkontzera irristatzea, gudura joatea, lekukotasun baten ekartzea, urruneko eremu batetara kurri partitzea, hiltzera prestatzea. Bat ez zen gehiago bat. Bi ginen, bigarrena zelarik jainkoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.