Ohiko telefilm amerikarra.
Oprah Winfrey telebistako izar ospetsuak haibat telefilm kaskar ekoitzi ditu azken urteetan; horietako bat da Amy and Isabelle apal hau. Ez da oso ongi ulertzen zer egiten duen Elisabeth Shuek (Leaving Las Vegas, Desconstructing Harry) halako motelkerian. Familia barruko dramak eta mami gutxi, hori besterik ez da lantxo hau. Ez du inolako interesik.