Bihar Berrian

Oholtzaren atzean

Ehun urte bete ditu Gasteizko Principal antzokiak, eta, aurrera begira, eraikina handitzea gustatuko litzaioke Marta Monfort antzokiko arduradunari.

Gasteizko Principal antzokia. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2018ko otsailaren 16a
14:19
Entzun

Eraikin modernoa izan zen bere sorreran Gasteizko Principal antzokia. XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako ohiko antzokia da. Donostiako Viktoria Eugenia, Bilboko Arriaga eta Iruñeko Gaiarre antzokien egitura berdina du. Egun, ordea, txiki geratu zaie. Urtean, 140 obra baino gehiago taularatzen dira, eta eraikin handiago bat nahiko luke Marta Monfort Gasteizko Antzoki Sareko arduradunak. Bihar, BERRIAko Bizigiro gehigarrian sakon landuko ditugu antzokiaren historia eta etorkizunerako asmoak.

Horretaz gain, Zestoako Ekainberri galeriari (Gipuzkoa) buruzko erreportajea irakurri ahal izango da bihar Bizigiro gehigarrian. Hamar urte bete ditu galeriak, eta ekitaldi ugari egingo dituzte urte osoan, asteburu honetan hasita.

Bestalde, Donostiako eta Bilboko txinatarrek hainbat ekitaldi antolatu dituzte biharko, urte txinatar berriari ongietorria egiteko, Txakurraren urtean sartuko baitira bihar txinatarrak.

Zinemaren atalean, Gontzal Agotek Alemaniaren historiara hurbilduko ditu irakurleak, Aus dem Nichts filmarekin.

Gastronomia atalean, Aldudeko (Nafarroa Beherea) Auzkia etxalde-jatetxea ezagutuko dugu. Euskal Herriko eta Mexikoko sukaldaritza egiten dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.