Olaizola II.aren eta Barriolaren arteko finalak izan du ikusle gehien ETB1en ekainean

ETB1ek hiru hamarreko irabazi ditu 2005eko ekainetik aurtengora; ETB2k 4,3 puntu galdu ditu

Erredakzioa
2007ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Olaizola II.aren eta Barriolaren arteko buruz buruzko finalaren emanaldiak izan du aurtengo ekainean euskarazko telebistan ikusle gehien, %24,9ko audientzia lortuta.

Wazemank umore saioak 172.000 jarraitzaile izan ditu, eta Goenkale-k, berriz, 110.000. Hiru horiek izan dira ekainean euskaraz ikus-entzule gehien lortu duten tarteak.

ETB1ek goraka egin du 2007ko urte hasieratik erdialdera arte. Apirilean izan zuen aurtengo hilabeterik onena, %4,2ko audientzia lortu zuela.

ETB2ren kasuan, 2005eko ekainetik (%18,7) aurtengo ekainera arte (%14,4) 4,3 puntu jaitsi da. Hilabete honetan La Noche de, Mi Querido Klikowsky eta Vaya Semanita saioak ikusi dira gehien. Aurten igarotako sei hilabeteetako batez bestekoari erreparatuz gero (%14,9), beheraka doa ETB2:iaz %15,8ko batez bestekoa izan zuen.

Batez bestekoak negatiboak dira, hala ere: 2005ean %5eko batez bestekoa izan zuen ETB1ek, eta %4,4koa iaz. Aurtengo lehen sei hilabeteetan, %3,73koa. ETB2k ere behera egin du, 2005eko %18,4tik iazko %15,8ra; azken urte erdiko batez bestekoa %14,9koa da.



ESPAINIAKOAK, BEHERA. Tele5 (%20,7) lider da, baina goizeko eta bazkalosteko tartean puntuak galdu ditu. TVE1k bereaudientzia txikiena izan du ekainean: %13,3.

Antena3 katea ere beheraka doa (%14,4), eta 1993. urtean izan zuen minimotik gertu dabil. Hala eta guztiz ere, Tele5 kateari kendu dizkio goizeko eta bazkalosteko minutuak. Cuatro, bestalde, goraka doa: bere maximoa lortu du (%8,1).

LTDren kontsumoak markarik onena lortu du, 0,6 puntu igota, baina analogikoa da liderra oraindik, telebistaren %75baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.