Asteburuko proposamenak

Olentzeroren zain

BaionaEgun osoko egitaraua prestatu dute larunbaterako, Olentzerori ongietorria egiteko

Baionako karriketan ibiliko da larunbat arratsaldean Olentzero. GAIZKA IROZ.
Erredakzioa
2010eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Iritsi da Olentzero Euskal Herrira. Etxez etxe opariak banatzen hasi aurretik, harekin egoteko aukera dute Euskal Herriko haurrek. Lehenengoetakoak Baionakoak izango dira, larunbat honetan jasoko baitute ikazkinaren bisita.

Hiruki elkarteak hainbat ekitaldi prestatu ditu Olentzerori behar duen ongietorria egiteko. Goizetik hasiko dira ekitaldiak, baina garrantzitsuena arratsaldean izango da. Itsasontziz iritsiko da Lapurdiko hiriburura, larunbat arratsaldean. Xaho kaian duteordua, 15:30ean.

Ondoren, karriketan gaindi ibiliko da, Orai Bateko joaldun eta txistulariek, Jo Txistua taldekoek, Urdin Nexkak danborradak, Baionako dultzaineroak, ABBoum batukadak eta ikastolako haurrek lagunduta.

Arratsaldeko bostetan, olentzero Euskal Museoko leihoan izango da, eta, bukatzeko, koruen kantaldia izango da danborradarekin.

Abesbatzak goizean

Ekitaldiak, hala ere, goizean hasiko dira. San Izpiritun, Baiona Handian eta Baiona Ttipian kantuak entzuteko aukera izango da Baionako koruen eta elkarteetako kantarien eskutik. 11:00etan, berriz, Jean Etxeberria Baionako olentzeroa omenduko dute Herriko Etxean.

Baionan ez ezik, Lapurdiko beste herri batzuetan ere izango dute larunbatean Olentzeroren bisita: Angelun, 10:30ean dute ordua herriko etxeko plazan; Kanbon, hiri barnean ibiliko da, 10:00etatik 12:00ak bitartean; eta Lekuinen, arratsaldean egingo diote ongietorria.

Baionan, igandean ere izango dira ekitaldiak. Koldo Ameztoiren Jentilak eta ikazkina emanaldia ikusi ahal izango da 11:30ean Euskal Museoan.

Horretaz gain, Olentzero gaitzat duten bi erakusketa daude zabalik egun hauetan Baionan. Abenduaren 31 arte egongo dira biak zabalik. Horietako bat Euskal Museoan dago, Kepa Etxandi, Jean -Claude Broca, Patxi Ladevese eta Cedric Pasquiniren argazkiekin. Bar du Marche ostatuan, berriz, Mutur zikin, bihotz bero erakusketa dago, Daniel Velezen argazkiekin.

OLENTZERO

Noiz. Larunbatean, egun osoan.

Non. Baionako Xaho kaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.