Beldurrezko zinemaren historian garrantzi handia izan duten hiru film nabarmendu nahi izan dituzte Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean: Drácula (1931), La mansión de Drácula (1945) eta Drácula (1979). Hala ere, pelikula historiko horietaz aparte, Drakulak beste hainbat bertsio ere izan ditu. Bertsio horietako bat proiektatuko dute gaur, Donostian.
Antolatzaileek, gainera, hasieratik nabarmendu nahi izan dute pertsonaiari egingo dioten aurtengo omenaldi xumea. Izan ere, Drakula izan da aurtengo kartelaren protagonista nagusia. Generoak inoiz izan duen pertsonaiarik ospetsuena izan da Drakula. 1897. urtean sortu zen, Briam Stokerrek idatziriko nobelaren ostean, eta gaur egun arte izan den pertsonaiarik arrakastatsuenetarikoa da.
Gaurko emanaldian proiektatuko den filmak 1931. urtean Tod Browningek zuzendutako pelikularen titulu bera du: Drácula. Hala eta guztiz ere, desberdintasun nagusia da George Melfordek zuzenduriko bertsioa Hego Ameriketako erdarazko bertsioa dela. Film horretako aktoreak espainiarrak, mexikarrak eta txiletarrak dira.
Aditu batzuen arabera, Browningek zuzenduriko pelikula baino hobea da, arrazoi batengatik: askatasun handiagoarekin grabatutako filma delako.
'DRACULA' (1931)
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Okendo kultur etxean (Donostia).
Omenaldia mito fantastikoari
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea dela eta, Drakula pertsonaia omenduko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu