Gerizpean
Omenaldia Porrontxo jaietako sortzaileei
DONOSTIA. Egia auzoko Porrontxoak gaur hasiko dira. Jaiek 30 urte beteko dituztenez, jaiak abiarazi zituztenei omenaldia egitea pentsatu dute antolatzaileek. Hala, gaur, txupinazoan, lehen hamabi kuadrilletako lagunek omenaldia jasoko dute, 20:00etan, Egiako pasabidearen sarreran. Ondoren, jaiei hasiera emango diete. Orgen desfilea egingo dute txupinazoa bota eta gero. Gauean musika izango da nagusi: karaokea, dantzaldia...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu