Oraclek Sun enpresa erosi zuenetik, Sunek zituen proiektu libreekin zer gertatuko zen zalantza izan du software librearen aldeko komunitateak. Proiektu horietariko bat Open Office bulegotika suite librea da. Hori horrela, Libre Office izeneko proiektua sortu zen, Open Officen oinarrituta, Libre Officeren garapen irekia behintzat ziurtatzeko asmoz. Azkenean, ordea, Oraclek komunitatearen alde egin duela dirudi Open Office proiektuari dagokionez, eta komunitatearen esku utziko du Open Office proiektuaren garapena, albiste honek dioenez: http://arstechnica.com/open-source/news/2011/04/oracle-gives-up-on-ooo-after-community-forks-the-project.ars
Oraclek proiektuaren ardura hartzen duten garatzaileei laguntzeko asmoa omen du, eta Open Document formatuari ere babesa ematen jarraituko du. Oraingoz ez da ezaguna nork hartuko duen Open Officeren ardura; ziurrenik Document Fundation izango da, Libre Office haren esku baitago. Hala bada, Open Office jatorrizko izenarekin garatzen jarraituko dute. Edozein modutan, behintzat, ziurtatu daiteke Open Officeren garapenak aurrera egingo duela eta amaitu direla Oraclerekin horren harira zeuden arazoak.
Oraclek komunitateari itzuliko dio Open Office
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu