Dastatzeak
Orozkoko Santa Luzia azokan terreña txahal bat erreko dute gaur
Eusko Label zigiluko txahal errea dastatzeko aukera izango da Orozkon (Bizkaia) gaur, Santa Luzia azoka dela eta.Txahala terreña arrazakoa izango da. Aurreko urteetan egin den moduan, 1.200 pintxo jarriko dituzte salgai. 1,5 euroren truke erosi ahal izango da pintxo bakoitza. Txahal errea probatu nahi duen orok eguerdi aldera herriko aparkalekura jo beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu