David de Jorge. Sukaldaria

«Oso harro nago etxean sari hau jaso izanagatik»

Adrian Garcia.
Getaria
2011ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Telebistak ezaguna egin badu ere, ibilbide luzeko sukaldaria da De Jorge. Birritan izendatu zuten sukaldari gazte onena, eta sukaldari handienekin batera lan egindakoa da.

Nola hartu duzu Mahasti Jaunaren izendapena?

Oso ondo. Oso harro nago etxean errekonozimendu hau jaso izanagatik.

Zer deritzozu aurtengo txakolin uztari?

Oraindik ez dut izan dastatzeko aukerarik. Betiko moduan egongo da, primeran! Asko gustatzen zait txakolina; atarikoak hartzeko ardo ezin hobea da.

Zure telebista saioan asko erabiltzen al duzu txakolina?

Saioan beti goraipatzen ditugu bertako produktuak. Nire ustez, saioan Getariako Txakolina horrenbeste aipatu dudalako eman didate saria.

Zer platerekin erabil daiteke txakolina?

Arrainen saltsekin primeran etortzen da; legatza saltsa berdean egiteko, adibidez. Postreetarako ere txakolinaren garraztasuna erabil daiteke edari izoztuak egiteko. Baina goxoena antxoekin dastatzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.