Otaño omentzeko emanaldia

Pedro Mari Otañoren bertsorik onenen antologia bat emango dute Irisarriko ospitalean, 17:00etan

Maite Alustiza.
Donostia
2010eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Atzerriko oroi-mina izan zen Pedro Mari Otañoren gogo eragilerik indartsuena. Horretan oinarriturik, bertsolaria omentzeko saioa antolatu dute Irisarriko ospitalean (Nafarroa Beherea). 75 bertso, kantu eta errezitapenez osatutako emanaldia entzun ahal izango da 17:00etan;Otañoren bertsorik onenen antologia, hain zuzen. Xabier Amurizak eta Angel Mari Peñagarikanok kantatuko dituzte bertsoak. Ikuskizunerako sarrera doakoa izangoda. Ondare Hezkuntza Zentroa eta Euskal Kultur erakundea dira antolatzaileak.

Zizurkilen jaio zen Otaño, 1857. urtean; hil, berriz, Argentinako Rosario hirian, 1910ean.Aurten, hortaz, bertsolariaren heriotzaren mendeurrena da.

Otaño hiru aldiz joan zen Argentinara, Panpan artzain eta euskara irakasle moduan aritu zen lanean. Herriminez bidaltzen zituen idatzitako bertsoak Euskal Herrira; sorterriarekiko maitasuna maiz erakutsi zuen bere bertsoetan. Euskaldunen Argentina erakusketaren parte da Otañori egindako emanaldia. Erakusketak Argentinara joan zireneuskaldunen esperientzia agertzen du: 1850 eta 1930 bitartean Argentinara joan zirenen egoera ezagutzeko aukera da, baita Amerikako herrialde hartako euskal komunitatearen egungo bizimodua ere.

'ATZERRIKO OROI-MINA'

Noiz. Gaur, 17:00etan.

Non. Irisarriko ospitalean (Nafarroa Beherea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.