Pagoetako arbasoen urratsak ezagutzeko aukera izango da gaur, Iturraran baserrian (Aia, Gipuzkoa). XVI. mendean eraikia da, eta Pagoetako Informazio eta Interpretazio Zentroa eta Landa Museoa hartzen ditu baserriak bere barnean. Ordu eta erdiko bisitaldia egingo dute gaur, 11:00etan hasita. Ordu horretan, Iturraran parketxean elkartuko da taldea —gehienez ere, 50 pertsona —, eta baserriaren inguruko lanbideen inguruan gehiago jakiteko bisita egingo dute. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatu du, eta jende guztiarentzat da. Helduek bost euro ordaindu beharko dute; 5-12 urte arteko haurrek, berriz, hiru euro.
Bisitan , hango historia, antolaketa, lanbideak eta ekoizten ziren produktuak ezagutuko dituzte. Ondoren, hainbat artisau gaztaren dastaketa gidatua egingo du Ramon Lizeaga gaztagileak. Antzinako errezeten berreskurapenean aditua da. Gaztak egiteaz gain, iraganeko zaporeak aztertzen eta bilatzen ditu, baita produktu berriak ikertu ere. 2007an, Mendikoi elkartearen laguntzaz, ikerketa bat egin zuen: Euskal Herriko antzinako artisau erako gaztagintza metodoak berreskuratzea posible ote zen ikusi nahi zuen. Haren lanaren ardatza kalitatezko produktu mota asko egitea da, ganadua oinarri hartuta eta sistema tradizionala erabiliz, betiere.
BISITA GIDATUA
Noiz. Gaur, 11:00etan.
Non. Iturraran parketxean (Aia, Gipuzkoa).
Pagoetako arbasoen urratsak
Bisita gidatua egingo dute gaur, Pagoetako Iturraran baserrian; hango kultur ondarea erakutsiko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu