Asteburuko proposamenak

Pagotxa lortzeko aukera Arabako Errioxan

2012ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
GUARDIA. Arabako Errioxako merkatariek antolatuta, I. Stock Azoka egingo dute Guardiako Plaza Nagusian asteburuan. Merkealdia amaituta, ohiko prezioan baino merkeago salduko dituzte produktuak. Eskualdeko hamar dendak parte hartuko dute, eta hainbat arlotako produktuak jarriko dituzte salgai: moda, etxea, opariak... Larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da zabalik, eta igandean, goizez bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.