Parisko Operaren barrenak

Dantza konpainiaren egunerokoa jaso du Frederic Wiseman zuzendariak dokumental batean

Frederic Wiseman zuzendariak Parisko Operaren inguruko dokumental bat egin du. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
La Danse: le ballet de l' Opéra de Paris dokumentala Parisko Operari buruzko lana da, eta Bilboko Karmen aretoan ikusi ahal izango da, gaur, 19:45etik aurrera. Gainera, Natxo Montero dantzariaemanaldian izango da, dokumentalaren inguruan hitz egiteko.

Frederic Wiseman dokumentalistak dantza konpainiaren eguneroko jardunak jaso ditu lan horretan. Halere, dokumentala hori baino zerbait gehiago da. Dantza oinarri hartuta, gaurkotasuna duten hainbat gai lantzen ditu Wisemanek: dantzarien estatus profesionala Frantziako lan erreforman, dantzaren berrikuntzak, arrazismoa...Horiekin batera, ballet klasikoa omendu nahi izan du zuzendariak.

Munduko dantza konpainiarik onenen artean dago Parisko Opera. Perfekzioa dute ezaugarri; teknikan ez ezik, mugimenduan ere. Lana beharrezkoa izan da horretarako, eta Wisemanek ere denbora behar izan du hori ikusleari erakutsi ahal izateko.

Bere metodoa erabili du oraingoan ere, eta, ohi bezala, hainbat premisari jarraitu dio: kamara ikusezina da; aurrean duen guztia grabatzen du inolako aldaketarik egin gabe. Horrez gain, ez du gertatzen dena azaltzeko off-eko ahotsik jarri, eta ez du dokumentalean parte hartzen duten lagunen adierazpenik jasotzen.

'LA DANSE: LE BALLET DE L'OPéRA DE PARIS'

Noiz. Gaur, 19:45ean.

Non. Bilbon, Karmen aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.