Pastaren oinarrizko osagaia gari gogorraren semola da. Bere horretan eta findu gabe, 350-375 Kcal, 75 gramo karbohidrato, koipe gramo bat, 10 gramo proteina, 5-6 gramo zuntz eta zenbait bitamina eta mineral ditu 100 gramoko. Fintzean zuntza, bitamina eta mineralak galdu egiten ditu neurri handi batean.
Bestalde, azken urteetako janari teknologia berriak bultzatuta, arrautza, ziazerba, tomate, azenario eta beste osagaiekin eginiko pastak agertu dira merkatuan. Ondorioz, janari horien osaera ere aldatu egin da. Arrautzarenak koipe eta proteina gehiago izango ditu eta karbohidrato gutxiago; ziazerba, tomate eta azenarioarenak aberatsago izango dira zuntza eta hainbat bitamina eta mineraletan. Hainbat formatan ere aurkezten zaizkigu: espagetiak, karakolak, lumak, espiralak eta beste.
Osasuna. Produktua
Pasta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu