Persiako emakumeen hitzak

Irango eta, oro har, Ekialde Hurbileko emakumeen egoeraz mintzatuko da Bahiji Nakhjavani idazlea

Erredakzioa
2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
The Woman Who Read Too Much eleberriaren gaztelerazko bertsioa aurkeztuko du gaur Donostian Bahiji Nakhjavani idazle persiarrak, eta, bidez batez, emakumeek Iranen eta oro har Ekialde Hurbilean duten egoeraz mintzatuko da entzuleekin.

Irandik ihes egin behar izan zuen familiarekin txikitan, gurasoak baha'i erlijioaren jarraitzaileak zirelako. Horren ondorioz, Ugandan hazi zen, eta Erresuma Batuko eta Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitateetan ikasi zuen. Europako eta AEBetako literatura irakatsi zuen Belgikan, eta egunotan Frantzian dabil irakasle.

The Woman Who Read Too Much haren hirugarren eleberria da. Aurreko biak bezala, XIX. mendean dago girotua, eta Tahiri Kurratu'l-Ain poeta eta irakaslearen istorioa kontatzen du. Pertsonaia historiko bat da, eta erlijio askatasunaren zein emakumeen berdintasunaren aldeko borrokaren ikurra da Ekialde Hurbilean. Izan ere, gizonen asanblea baten aurrean beloa kentzen ausartu zen. Teheranen exekutatu zuten, 1852.ean.

Nakhjavaniren lehen eleberria —The Saddlebag— nazioarteko best-seller-a izan zen. Idazleak dokumentalen gidoiak sortu ditu, eta Persiako artearen eta baha'i erlijioaren inguruko hitzaldiak ematen ditu munduan barrena.

BAHIJI NAKHJAVANI

Noiz. Gaur, 18:30ean.

Non. Bilboko Elkar aretoan (Poza Lizentziaduna, 14,Zazpikaleetan).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.