Euskal Herrira bakarka etorri izan da Pete Ross australiar-italiarra, antipodetako folk-countrya ekartzera. Orain honetan, berriz, lagun taldearekin arituko da, disko berria aurkezten.
Siziliatik (Italia) Australiara joandako familia baten semea da Ross, eta, azkenean, Italia eta Europa zaharretan aurkitu du tokia bere musika zabaltzeko. The Paesanos deitu izan dio orain arte bere taldeari. Boskotea osatzen zuen haiekin, baina, orain, baxu- jotzaile eta bateria jotzaile baten laguntzarekin dator.
Midnight Show diskoan, sentimenduak protagonista bihurtu ditu. Beast Records diskoetxeak iradoki zion disko akustikoa egitea, eta Rossek bere iraganeko eta orainaldiko pertsonekiko zorra kitatzeko baliatu zuen ideia. Duela hamar urte hildako anaia bizi da kantetan, eta musikariaren bi amak, biak Josephine izenekoak: biologikoa, duela 40 urte hila, eta amaordea, berriki joandakoa. Heriotzarekin batera, nola ez, amodio sortu berria dator: Michelle Wardekin musika sortzeko laguntzailea, baxu jotzailea eta bikotekidea topatu du. Mezu argi bat du diskoak: amodioa ez da debaldekoa. Gaurko kontzertua ere ez da doan izango, baina bai merkea: hiru euro.
PETE ROSS
Noiz. Gaur, 20:00etan, Bergarako gaztetxean (Gipuzkoa). Bihar, Gasteizen, Ibu Hotsen. Asteazkenean, Baionan, Le Caveau des Augustins aretoan.
Pete Ross, diskoa eta lagunak
Musikari australiar-italiarra azken lana aurkeztera dator Euskal Herrira, eta hiru kontzertu emango ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu