Ezarian. Zientzia
'Phobos Grunt' zunda Lurrera eroriko da aurki
Iazko azaroaren 9an jaurti zuten errusiarrek Phobos Grunt zunda. Marteko Fobos ilargiko laginak hartzea zuen xede, baina jaurtiketa porrot handia izan zen, eta zunda nora ezean egon da Lurraren orbitan. Hamaika tonako pisua dauka, eta Lurraren atmosfera jotzean hainbat zatitan txikituko da. 20-30 zati Lurrera eroriko direla uste dute adituek. Hilaren 14an edo 15ean gerta daiteke hori, baina aurreikuspen horrek ez dauka berme handirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu