Juancar Aierbek diseinatutako eta kudeatutako Pintxos 2011 liburuari eman diote Euskadiko gastronomia saria. Sukaldaritzaz dauden liburuen artean onena dela erabaki berri du Eusko Jaurlaritzak. Iazko Euskal Herriko Pintxo Txapelketako errezeten eta argazkien bilduma da Pintxos 2011, eta, Aierbek azaldu duenez, errezeta liburu huts bat baino zerbait gehiago izatea zen helburua: «Sukaldariaren lanbidearekin bat doazen balioak erakutsi nahi izan ditugu». Liburuaren ardatza pintxoak badira ere, sukaldarien, parte hartu zuten tabernen eta sarituen inguruko informazioa ere ematen du liburuak.
Beste saritu batzuk
«Sari hau jende askorekin partekatu ahal izatea da guretzat garrantzitsuena; harro gaude euskal gastronomiaren familiaren parte izateaz», adierazi zuen Aierbek sari banaketaren ekitaldian. Harekin batera, beste zenbait pertsona eta erakunde saritu zituzten. Joxe Mari Arbelaitzek jatetxe jaberik onenaren saria lortu zuen; Zigor Gutierrez, berriz, zuzendari onena izendatu zuten. Euskal gastronomiaren akademiak Añanako Gatz Harana fundazioa eta Arbolagaña jatetxeko Ana Larrea saritu zituen.
'Pintxos 2011' liburuak Euskadiko gastronomia saria jaso du
Argitalpenik onenaren saria eman diote; V. Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren laburpena da liburua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu