Irudia. Donostia

PIRATEN EZTARRIEK FIN JARRAITZEN DUTE

2012ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Kanoikada aurreko Artillero motz geratu zaie pirata batzuei, eta abesteko gogoa asetzeko, kantu jira egin zuten atzo laurogei bat lagunek. 40-50 urte bitarteko jendeak antolatu zuen ekitaldia, baina adin guztietako jendeak parte hartu zuen. 12:00etan, La Flamenka gunetik abiatu ziren, eta Parte Zaharreko kaleetan gora eta behera ibili ostean, bi ordu geroago, hasierako lekura itzuli ziren, abesten jarraitzeko asmoz. Euskal kantak abestu zituzten. Ekitaldiak harrera ona izan zuen hiritarren artean, eta kalean zebilen jendeak ere abestu zituen kanta ezagunak tarteka. Bukaeran, animatu eta dantzan aritu zenik ere izan zen. Kapitain arduratsu moduan, Ezkila ere bertan izan zen. Piraten ekitaldi guztietara joaten da, eta kantu jiran ere ez zuen hutsik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.