Pirinioetako herrixka batean piztuko da maitasuna

Maitane Mitxelena
2010eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Giza harremanen konplexutasunean murgiltzen denean abila dela erakutsi izan du Cesc Gay zuzendari kataluniarrak (Krampack, En la ciudad). Film honetan maitasun istorio bat kontatzen du, eta hemen ere ez dio muzin egiten maitasunaren konplexutasunean sakontzeari. Ondorioz, mamitsua da drama erromantiko hau. Mamitsua eta pixkanaka arnasten doan edertasun batek zipriztindua.

Alex gizon lotsati eta barnerakoia da. Zinema zuzendaria da eta azken gidoia idazten ari da. Gidoia amaitzeko emaztearengandik eta seme-alabengandik urrunduko da, Pirinioetan lasaitasun pixka bat aurkitu nahian. Mendiko herrixka batean pasatuko dituen egunetan Monica biolin jotzailea ezagutuko du. Bien artean maitasuna sortuko da, eta maitasun hori hazten joango da egunek aurrera egin ahala. Baina haien arteko sentimenduak azaleratzeko orduan zailtasun emozionalak agertuko dira.

Isiltasunek zein hitzek garrantzia hartzen dute istorioaren kontaketan. Eta hautu horietan Gayk asmatzen du. Hori bai, ikusleak nolabaiteko enpatia bat izan behar du pertsonaiekin, istorioan bete-betean murgildu ahal izateko. Behin esfortzu txiki hori eginda, sentiberatasunez betetako lan batez gozatzeko modua izango du filmaren aurrean jartzen denak.

Maitane Mitxelena





############



Ficción

La2, 22:00. Zuz.: Cesc Gay. Akt.: Eduard Fernandez, Javier Camara, Montse German, Carme Pla, Agata Roca. 107 min. Espainia, 2006.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.