Orain dela gutxi berriro ere emakumeon plazera izan dute aztergai, baina esan beharra daukat idatzitako izenburu gehienetan plazera baino gehiago orgasmoa izan dela erabilitako terminoa. Baina tira, utz dezagun terminoen hausnarketa beste egun baterako.
Ameriketako Estatu Batuetako Rutgers unibertsitatean egindako eta Journal of Sexual Medicine-ek argitaratutako ikerketa batek oihartzun handia eduki du. Komisaruk Doktore jaunak eta haren taldeak, erresonantzia magnetikoaren bidez, 11 emakumeren burmuina aztertu zuten. Emakumeak masturbatzen ari ziren. Erresonantzian agertutako irudien ondorioz, zientzialariek, besteak beste, hauxe ondorioztatu zuen:
• Masturbazioak burmuinaren hainbat alor aktibatzen ditu, 30 zati. Batzuk ukimenarekin, memoriarekin, plazerarekin eta minarekin lotuta.
• Klitoria, bagina eta umetokiaren zama plazeraren iturri zuzenak dira. Hirurak batera zein bakoitzak bere kabuz aktibatzen dute burmuinaren azala.
• Titiburuaren estimulazioak agerrarazi zituen aurreko iturrien estimulazioak islatutako bezalako irudiak.
Horrelako ikerketakgure lanerako akuilu bat izaten dira.
Emakumeen eta gizonen gorabeherak ulertzeko, gehienetan ezinbestekoa da haien biografia ezagutzea. Ernalkuntzarekin hasten deneta bizitzan zehar egituratzen den biografia. Continuum baten bizi gara eta.
Biografia hauetan behin eta berriz ikusten dugu zein berdinak garen eta zein desberdinak garen, zelan masturbazioari buruzko jarrera eta bizipen positiboek masturbazioazgozatzen laguntzen duten. Jarrerak, edukiak… biografiaren bidez eraikitzen ditugu. Beraz, hainbat alor ukitzen dira: gure memoria, gure gozamenak, gure minak… Eskerrak denak fotografian agertzen diren!
Baina burmuinaren zer zati aktibatzen edo desaktibatzen da masturbatzen ari garenean eta fisiologikoki kitzikatuta egon arren plazerik ez dugunean sentitzen?
Gure barneko eta kanpoko genitalen hiru toki, hiru etxe, hiru iturburu. Hirurak gozamenerako... eta emakume batzuk, oraindik iturburu horiekin gozatu gabe. Gehienak zatika, hau da, baginarekin bai eta klitoriarekin ez, baginarekin bai baina orgasmoa klitoriarekin, eta umetokiaren zaman mina. A ze korapiloa! Eta badaude guztiekin eta aldi berean. Ziur nago bakoitzaren biografian topatuko dugula erantzuna, betiere bat baino gehiago. Bitartean, jarraitu gozatzen gorputzeko hainbat iturburu kitzikagarrirekin.
Titiburuak plazergarriak dira, askorentzat titi osoaere bai, baina denentzat ez. Emakume berari momentu batzuetan bai eta zenbatetan gertatzen zaio justu kontrakoa, ezta? Aspaldian emakume batzuek egin zuten azterketa zuzena. Haien bizipenetan baino ez zegoen idatzita, baina. Muin hezurreko lesio baten ondorioz, emakume gehienak genitalen sentsazio eskasarekin edota ezarekin geratzen dira. Hainbat emakumek, genitalen sentsazioa berreskuratzen saiatzeaz gain, gozatzen zeudenarekin sakondu zuten. Bidean titiak, titiburuek garrantzia hartu zuten. Plazeraren bidetik orgasmoaz ere gozatu arte. Orduan zientzialari askorentzat batzuen asmakizunak baino ez ziren. Egun oraindik batzuentzat paraorgasmoak edo bestelako plazera baino ez da. Eskerrak, beraz, Komisaruk taldekoei, emakumeek zekitenari argazkia ateratzearren.
Plazeraren eta orgasmoaren bideak askotarikoak dira: gure gorputzak, gu garena… Benetan poztuko naiz erresonantzian gero eta argazki gehiago ateratzen badute, gure sentsazioak berresteko, gure kritikak pizteko, gure hausnarketak sakontzeko, belarriak erne edukitzeko, sentsazioak ikertzeko, gurean sustraitzeko.
Ezagutzak ezagutza dakar.
Osasuna. Sexologia
Plazer erotikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu