Poema

2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Itzea (Carmen Barojak idatzitako poema, Itinerario sentimental (Guia de Itzea) liburutik hartua)

Etxe gaixo handikote eta lasaia!

Murru sendoak, mahai tresna

[eta barazkiak,

lorategi txiki eta oparitutako

[baratzea,

non isiltasun eta hezetasunak

[badirauten,

zizelkatutako hegaldun teilatu

[zabala,

hemen, hautsi egiten da haizea,

negarti eta haserre, zure

[ertzaren aurka,

zu inolako laguntzarik gabe

[utzita.

Euria jostun asperduraz, zurbil,

[edo

eguzkiak goizeko ozkorriz

[ janzten zaitu,

edo Gipuzkoako zulotik

[oldartzen den

itsasoko lainoak inguratzen

[zaitu, pasaeran.

Guztien aurka babesten

[gaituzu, goxo,

denok hartzen gaituzu

[maitasunez!

Ikusi dituzu poza eta samina,

ikusi dituzu irribarrea eta mina...

Zure atean badoa Xantel, alai;

misterioa eta kontrabandoa

[ gorago.

Gauez zuk zaintzen duzu gure

[ametsa

egunsentia hurbiltzen joan

[ ahala.

Eta denborarekin gogoratuko

[dugu

zure atebururaino ez dela

[gaitzik heltzen,

eta zu, guretzako, Itzea zaharra,

amazkoa eta abegitsua zarela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.