Poesiaren inguruko irratsaioa

1927ko belaunaldiko poeten inguruko lana ekarriko du gaur Interior antzerki taldeak Eibarrera

Interior taldearen Republicados lana ikusi ahalko da gaur, Eibarren. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Irratia eta antzerkia uztartzen dituen jolas bat da Republicados. 1927ko belaunaldiko poetak dira protagonistak, eta garai hartako errealitatea gaur egunera ekarriko du Interior antzerki taldeak. Gaur Eibarren (Gipuzkoa) eskainiko dute ikuskizuna, Coliseo antzokian, 20:30ean. Sardo Irisarrik gidariturik, «poesia gizarteratzeko ahalegina» egingo dute aktoreek. Errepublika garaiak gogora ekartzearekin batera, gerran ilusioa galdu zutenei omenaldia egitea da Interior antzerki taldearen asmoa. Juanma Cano, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces aktoreek parte hartzen dute Republicados antzezlanean.

Eibarko antzerki jardunaldietan ikusi ahal izango den azken lana da Interior taldearena. Poesia presente izan du taldeak egindako azken obretan, eta orainformula berri bat dakar: poesia errezitaldiak alde batera utzi, etairratia aukeratu dute poesia transmititzeko bide gisa. Irratitik pasatzen diren poeten hitzak entzutearekin batera, estudioan gertatzen dena ikusteko aukera izango du ikusleak, ordubete pasatxoan. Eduardo Falcesek idatzitako testu batzuetan oinarrituta, Maite Lorenzo eta Falces 27ko belaunaldiko poetak izango dira; Cano, berriz, esatari gisa ariko da. Alberto Toledano arduratuko da argiztatzeaz.

'REPUBLICADOS'

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Eibarren (Gipuzkoa), Coliseo antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.