Ez dago XX. mendeko musika hezkuntza ulertzerik Erkki Pohjola finlandiarrak (1935-2009) egindako ekarpena kontuan hartu gabe. Bigarren hezkuntza orokorreko abesbatza soil bat ahots tresna garrantzitsu bat bilakatu zuen: Tapiola korua. Oraindik ere Tapiola sound esaten zaio abesbatza horrek sortutako sonoritate zirraragarriari. Azken urteetan Songbridge proiektua ere garatu zuen, haur eta gaztetxoen abesbatza eta konpositore garaikideen arteko mundu osoko lankidetza proiektua.
Tolosarekin eta Euskal Herriarekin harreman berezia izan zuen Pohjolak -ia urtero etortzen zen Tolosara-. Hori dela eta, Et Incarnatus orkestrak kontzertu berezia antolatu du gaurko haren omenez. Leidor antzokiko oholtza gainean 240 haur izango dira. Besteak beste, Tolosako Laskorain ikastolako abesbatza, Easo abesbatza, Ereskitxo abesbatza, Donostiako Orfeoia eta Hodei Truk abesbatzako neska-mutikoak ariko dira kantuan.
Sustraien Ahotsa taldeak ere parte hartuko du. Et Incarnatus Orkestrarekin batera, bestalde, musikari hauek izango dira: Gorka Benitez saxoa eta flauta jotzen eta Juantxo Zeberio pianoa jotzen. Iñaki Epelde arduratu da eszenografiaz, eta Pablo Dendaluze irudiaz.
MUSIKA
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Leidor antzokian, Tolosan.
Pohjolaren omenezko ahotsak
240 haur abeslari ariko dira gaur kantuan Tolosako Leidor antzokian, 20:00etan hasita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu