Ezarian. Zientzia
Polinizazioaren frogarik antzinakoena aurkitu dute Araban
Duela 110 milioi urte lau intsektu erretxina tanta batzuetan harrapaturik geratu ziren. Tisanoptero emeak ziren intsektuok, eta polenaz beterik zeuden. Horrelaxe aurkitu dituzte Araban topatutako anbar pieza batean. Intsektu hauek, gimnospermae polenaz beteta eta anbarraren barruan, polinizazioaren frogarik antzinakoena dira; mesozoiko aroaren barruan froga bakarra dira, izan ere. PNAS aldizkarian argitaratutako ikerketa batek azaldu du aurkikuntza. Tisanopteroetako batek 140 gramo polen zeraman itsatsita geratu zenean, eta beste batek 137 gramo. Bi milimetro baino gutxiagoko luzera dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu