Potxin eta Patxinen 'Txangoa'

Bi pailazoek eskujoko, musika eta mimo artean txango bat antolatu dute gaurko, Donostian, 18:00etan

Potxin eta Patxin pailazoak, antzezten. BERRIA.
2012ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Potxin eta Patxin pailazoek Txangoa haur ikuskizuna aurkeztuko dute gaur, Donostiako Egia auzoko Atotxako Zelaia plazan, 18:00etan. Pailazo bikotearen emanaldia Donostia Kulturak antolatutako Antzerkia kalean zikloaren barruan dago.

Potxinek eta Patxinek imajinazioa erabiltzen dute haurrak entretenitzeko, eta pozik egoteko tresnen beharrik ez dagoela erakusten dute. Horrela, bi artistek haurren parte hartzea bultzatzen dute, eta, une oro irribarrea aurpegian dutela, haurren artean alaitasuna zabaltzen dute. Horretarako, hainbat metodoz baliatzen dira, hala nola gorputzaren espresioaz, musikaz, dantzaz, eskujokoez eta mimoez. Ordubete pasatxoko saio alai eta bizia osatzen dute. Urtero lan berri bat egin eta Euskal Herrian zehar haurrak alaitzen igarotzen dute urtea. Aurten, Txangoa ikuskizuna eskaintzen ari dira. Hitzak dioen bezala, txango bat antolatzen dute, eta ikusleek ere bertan parte hartu behar dute. Txangoan, hamaika ezusteko aurkitu dituzte haurrek, mendi, baso, zelai eta abarretan zer aurki dezaketen erakutsiko baitiete pailazoek. Horrela, ikusleak protagonista aktiboak izatera bultzatuko dituzte, eta proposaturiko jardunetan parte hartuko dute, pailazoen irrien artean.

POTXIN ETA PATXIN, 'TXANGOA'

Noiz. Gaur, arratsaldeko seietan.

Non. Donostian, Egia auzoko Atotxako Zelaia plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.