Komunikazioa

PPk PSOEren adostasunik gabe aukeratuko du RTVEko presidentea

urtzi urkizu
Donostia
2012ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Laster Espainiako irrati eta telebista publikoak nahi dituen moduan kudeatuko ditu PPk. Espainiako Gobernuak lege dekretu bat onartu zuen atzo, RTVEko presidentea Madrilgo Gorteetan gehiengo absolutuz aukera dadin. Azkeneko sei urteetan bi herenetako gehiengoa behar zen presidentea aukeratzeko. Eta, horrenbestez, PPren eta PSOEren artean adostutako pertsona bat aukeratu izan dute. Madrilgo Gorteetan PPk gehiengo absolutua du, eta maiatzerako presidente berria aukeratuko dute. «Neurri hori RTVE korporazioak pairatzen duen blokea konpontzeko hartu dugu», adierazi zuen atzo Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak.

RTVEko kontseiluko kideak aurrerantzean bederatzi izango dira —orain hamabi dira—, eta lehen zuten 110.000 euroko soldata bertan behera geldituko da. Hemendik aurrera, dietak baino ez dituzte kobratuko.

Telebista autonomikoei dagokienez, erkidegoetako gobernuek askatasuna izango dute zerbitzu autonomikoa emateko edo ez. Eta, ematekotan, kudeaketa zuzenekoa edo pribatua izateko aukera izango dute. «Aurrekontuetan kate autonomikoek oreka aurkitu beharko dute», esan zuen Saenz de Santamariak.

Irrati kateek, berriz, ez dute kanonik ordaindu beharko futbol estadioetara sartzeko. Baina zelaiko sarrerak eta zenbait instalazio erabiltzeagatik ordaindu beharko dute, taldeekin ados jarrita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.