Komunikazioa
PPk publizitatea sartu nahi du berriro RTVEn
Hauteskundeak irabazten badituzte, popularrek TVEren finantzaketa eredua aldatuko dute
Zorrez beteta dago Espainiako irrati eta telebista publikoa. Eta PPk egungo finantzaketa eredua aldatu behar dela uste du. Hala, Madrilgo legebiltzarreko datozen hauteskundeak irabazten baditu, publizitatea berreskuratuko du RTVEn. Maria Dolores de Cospedalek adierazi duenez, formula mixto bat nahi dute: «Saio batzuetan hasieran eta amaieran iragarki bat egongo litzateke. Ez ginateke publizitate blokeetara itzuliko, baizik eta iragarki espazio batzuk egongo lirateke. Oso ondo hautatuak eta lehen baino hobeto ordainduak». Popularrek argitu dutenez, RTVEren finantzaketa legea aldatuko dute, gobernura iristen badira. Egungo diru sarreren sistemaz ez dela batere fio dio PPk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu