Prentsaren orainaz eta geroaz

Paperezko prentsaren etorkizuna eta euskarak sare sozialetan duen tokia izango dituzte hizpide gaur Seguran

Erredakzioa
2011ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Iparra Hegoa ekimenean, Euskal Herriko komunikabideak dituzte aztergai aurten. Askotariko zenbait ekitalditan parte hartzeko aukera dago Seguran (Gipuzkoa) igandera bitarte; gaurko eta biharko, mahai-inguruak prestatu dituzte herriko kultur etxean. Gaur, 19:30ean hasita, paperezko prentsaren etorkizuna eta euskarak sare sozialetan duen tokia aztertuko dituzte Radio Kulturako Mikel Etxeberriak, Kanaldudeko Pantxika Maitiak, Luis Fernandez blogari eta kazetariak eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak.

Bihar ere komunikabideen inguruan hitz egingo dute zenbait adituk. Prentsa independenterik eta librerik ba al da? hitzaldian parte hartuko dute Gaizka Arangurenek, Luzien Etxezarreta Gure Irratiko kazetari ohiak eta Iñaki Soto Gara-ko zuzendariak.

Igandera bitarte iraungo du Iparra Hegoa egitasmoak. Ostegunean, bertso poteoa eta afaria egingo dituzte, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin; ostiralean, berriz, haurrentzako jarduerak eta kontzertuak egongo dira. Festari amaiera emateko, Iparraldeko 200 lagun inguru helduko dira Segurara igandean, eta joaldunen eta gaiteroen musika hotsak ekarriko dituzte berekin.

HITZALDIAK

Noiz. Gaur eta bihar, 19:30ean.

Non. Seguran (Gipuzkoa), Kultur Etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.