Egoera ekonomikoak kontsumitzaile askoren erosteko ahalmena murriztu du, eta jatetxeak jendez hustu ditu. Restalo Interneteko erreserba atariak eta Bilboko Goikar jatetxeak, egoera hori iraultze aldera, langabeentzako eskaintza bereziak prestatu dituzte. Langabeek %60ko beherapena izango dute Goikar jatetxean abendu osoan. Deskontua jaso ahal izateko, langabea izatea egiaztatu beharko da.
Bikoteko bi kideak langabezian egonez gero, haien seme-alaben menuek ere beherapen bera jasoko dute.
Jatetxeko menuetan beherapenak egiteaz gain, beste edozein produktuetan %10eko beherapena izango dute langabeek.
Prezio bereziak eskainiko dizkiete langabeei Goikar jatetxean
Restalo erreserba atariak eta Goikar jatetxeak jarri dute proiektua elkarlanean; abendu osoa iraungo du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu