Dokumentala

'Probatu ez duenak ez daki zer den' dokumentalaren aurkezpen bira egingo du Gasteizko Gaztetxeak

Gasteizko '"muinoko etxearen" mende laurdena ospatzeko prestatu zuten dokumentala gaztetxeko kideek. Edizio lanek luze jo badute ere, dokumentalak ez du gaurkotasunik galdu, eta gaztetxeko errealitatea ezagutzeko modua da.  [YouTube]https://youtu.be/oiCjva06mTg[/YouTube]

Berria
2015eko urriaren 22a
10:42
Entzun

Azaroa eta abendu artean Gaztetxe Bira egingo dute Gasteizko Gaztetxeko kideek euren dokumentala aurkezteko. Aurretik Alde Zaharreko jaietan eta gaztetxeko aurtengo urtemugan proiektatu dute, eta orain Euskal Herrira zabaldu nahi dute. Donostia, Bilbo, Erandio, Gasteiz, Altsasu eta Iruñean emango dute. Dokumentalean Gasteizko gaztetxeko hainbat belaunaldietako eta herri mugimenduko kideei elkarrizketak egin dizkiete. Bakoitzarentzat gaztetxea zer den azalduta, haren historia errepasatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.