Produktuen iraupen txikia salatzen duen dokumental bat aurkeztu dute
Cosima Dannoritzer zuzendariaren 'Comprar, tirar, comprar' lana TVEk emango du urtarrilean
Kontsumoa bultzatzeko, enpresa askok oso gutxi irauten duten produktuak diseinatzen dituzte. Bonbillen fabrikazioarekin duela hamarkada batzuk sortutako jokabidea gaur egungo iPodetara iritsi da. Izan ere, tresna horien bateriak urtebetean beste iPod bat erostera eraman izan ditu kontsumitzaileak. Halako jokabideak aztertu ditu Cosima Dannoritzer zuzendariak Comprar, tirar, comprar dokumentalean. Kataluniako TV3 kateak aste honetan estreinatuko du lana, eta TVEra urtarrilean iritsiko da. Halaber, Frantzian, Erresuma Batuan, Belgikan, Suitzan, Finlandian eta Austrian emateko asmoa dute. Gaia mahai gainean jartzeaz gain, konponbideak proposatu dituzte egileek, pentsalari eta ikertzaileen iritzien bitartez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu