Debagoiena zaporeen bidez ezagutzeko proposamena egin du Debagoieneko Turismoak. VIII. Jardunaldi Gastronomikoak hilaren 31 arte luzatuko dira. Eskualdeko gastronomia balioak bultzatzea xede duen ekimenean Debagoieneko hainbat jatetxek produktu naturalekin egindako menuak eskaintzen dituzte.
Jardunaldietan parte hartzen duten jatetxe guztiek anoa erdiko lau platerdun otorduak emango dituzte —bi lehenengo plater, eta beste bi bigarrengo—. Halaber, bi postreren artean erabaki ahal izango dute bezeroek, eta kafea eskainiko zaie. Edateko, txakolina eta ardo ondua hartu ahal izango dute. Prezioa jatetxearen araberakoa izango da. Otordua aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen dute, batez ere astegunetan dastatu nahi bada.
Sasoiko produktuekin prestaturiko jakiak dira. VIII. jardunaldien kasuan, menu guztiak hegaluze, esneki eta Debagoieneko barazkiekin osatuak daude.
Jardunaldietan parte hartzen duten jatetxeak ondorengoak dira: Arrasateko Hilarion, Hamalau eta Santa Ana; Bergarako Lasa eta Zumelaga; Leintz Gatzagako Soranetxea; eta Oñatiko Etxe-Aundi eta Goiko Benta.
Menuetako jakiak dastatzeaz gain, eskualdeko produktuen elaborazioa eta jatorria ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen dituzte. Bisitotan parte hartzeko izena aurrez eman behar da, (0034) 943-79 64 63 telefono zenbakira deituta.
Gerizpean. Uda-pasa
Proposamen zaporeduna
Eskualdea jakien bidez ezagutzea proposatzen du Debagoieneko VIII. Gastronomia Jardunaldiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu