Punka, inoiz baino biziago

Sham 69 talde beteranoak joko du gaur Donostiako Mogambo aretoan, Pyroclast estatubatuarrarekin

Sham 69 taldea, Neil Harrisen inguruko adarra. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Paradoxa dirudi, baina egia da: 1976. urtean sortu zuten Sham 69 punk oi talde aitzindaria, baina azken bost urteotan, aurreko 31 urteetan baino kontzertu gehiago eman ditu. Sasoitsu dagoela erakutsi nahi du gaur, Donostiako Mogambo aretoan emango duen kontzertuan. Pyroclast hardcore-punk taldea izango du lagun agertokian.

Kaskamotz mugimenduaren sorreran mugarri izan zen Hersham hiriko taldea (Ingalaterra). Oi! mugimendua ezkerreko eta eskuineko adarretan banatu zenean sorturiko borroken erakusgarri izan ziren lehen kontzertuak. Horren eraginez, 1978. urtean zuzenean jotzeari utzi zioten, eskuin muturreko National Front alderdiaren aldeko kaskamotzek kontzertu bat zapuztu zietenean.

Txinan ere lehenak izan ziren. Kontzertuak eman zituzten 2009. urtean. Asiako herrialdean punk talde historiko batek inoiz eginiko lehen bira izan zen.

Gaur bi Sham 69 talde daude, eta bakoitzaren buru taldearen sortzaileetako bat dago. Gaur Donostian arituko dena Neil Harris gitarra jotzailearena da, Tim V abeslariarekin eta Al Campbell baxu jotzailearekin, besteak beste. Kanta klasiko guztiak eta azken diskoetakoak joko dituzte kontzertuan. Taldearen historiaren inguruko dokumental bat estreinatzear dago.

SHAM 69 ETA PYROCLAST

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Mogambo aretoan, Trintxerpen (Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.