Komunikazioa
Punto Radiok lau irrati itxi ditu egunotan; 2008tik 19 milioi euro galdu ditu
Kinka larrian da Vocento taldeko Punto Radio irratia. Azkeneko egunetan hiru irrati itxi ditu, Malaga, Murtzia eta Cadizkoak. Eta datorren astean Asturiasko Punto Radiok emititzeari utziko dio. Horren ondorioz, 22 langile kalean geldituko dira. Baliteke datozen egunetan Punto Radioko zuzendaritzak erabaki gehiago hartzea. Vocento taldeko irratiak 19 milioi euro galdu zituen 2008. urtetik 2010era. Bere publizitate sarrerak dezente egin dute behera, hiru urtean %30 inguru galduz. Langileen gastuetan murrizketa handiak egiten ari dira, baina ez dirudi horrek enpresaren egoera konponduko duenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu