Quay anaien unibertso berezia
Timothy eta Stephen Quay anaia biki britaniarrek 70ko hamarkadatik aurrera sortutako hainbat film labur ikusi ahal izango dira gaur Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko zentroan (20:30). Animazioko lanak dira Quay anaienak, oso teknika ezberdinekin eginak: txotxongiloak, garai bateko animazio teknikak, stop-motion... Filmek zapore erromantikoa dute, Hoffmanen eta Poeren narrazioetan oinarritutakoak haietako asko. Bihar ordu berean emanaldi gehiago izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu