Irailetik aurrera, La Tarde irratsaioko aurkezlea izango da Ramon Garcia (Bilbo, 1961), 15:00etatik 19:00etara; Cesar Lumbrerasen La Atalaya kendu dute Garciari leku egiteko. Maiatzean telebistara itzuli zen Garcia, La1ko ¿Conoces España? programarekin, baina lau aste besterik ez zituen iraun.
Joseba Larrañagak gidatuko du El partido de las 12, Paco Gonzalez eta Manolo Lamarekin batera; orain arte Juan Antonio Alcala izan da kiroletako saioaren aurkezlea.
Ernesto Saenz de Buruagak beste hiru urtez jarraituko du Copen; La Mañana aurkeztuko du goizero, 06:00etatik 10:00etara.
Komunikazioa
Ramon Garciak 'La Tarde' saioa aurkeztuko du irailetik aurrera Cope katean
Ernesto Saenz de Buruagari beste hiru urterako kontratua luzatu diote Madrilgo irratian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu