Richard Oribe igerilariari emango diote Urrezko Danborra

Lehendabiziko aldiz, Donostiako hiritarrek aukeratu dute irabazlea. Donostiarrak hamasei domina lortu ditu Paralinpiar Jokoetan.

Richard Oribe igerilaria. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
Jon Ander De la Hoz.
2017ko abenduaren 18a
14:34
Entzun

Richard Oribek jasoko du Donostiako Urrezko Danborra datorren urtarrilaren 20an. Lehendabiziko aldiz, herritarrek hautatu dute sariduna. Oribek 6.135 boto jaso ditu; Maialen Chourraut piraguista, Esther Ferrer artista, Dolores Redondo idazlea eta Alicia Amatriain izan dira gainontzeko hautagaiak.

Donostian 1974an jaioa, gazterik hasi zen igerian, eta sei aldiz aritu da Paralinpiar Jokoetan. Guztira, hamasei domina eskuratu ditu; urrezkoak dira haietatik zortzi. Munduko txapelketan bost aldiz aritu da, eta 22 domina eskuratu ditu. Garun paralisia dutenen artean palmares onena duen igerilaria da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.