Risto Mejidek telebista uztea erabaki du
TELEBISTA. Tele5ko Operación Triunfo saioan epaimahaikide ospetsuena bilakatu zen Risto Mejide. Kate berean bere saio propioa aurkeztu zuen. Eta «Simon Cowell espainiarra» izendatu zuten. Baina orain Tele5 eta telebista uztea erabaki du Mejidek. 2011rako hainbat eskaintza zituen, baina haietan ez zen pantaila aurrean azalduko. Aurrerantzean Aftershare.tv publizitate agentzian lanean jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu