Robin Hooden power popa

The Breakdowns talde ingelesa bigarren diskoa aurkezteko bira egiten ari da, eta Bilbon joko du gaur

Erredakzioa
2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Bigarren disko luzea besapeandakar Euskal Herrira The Breakdowns power pop taldeak. Bilbon arituko dira gaur, The Kids Don't Wanna Bop Any More diskoa aurkezten.

Robin Hooden kondairaren jaioterrikoak dira, Nottinghamgoak (Ingalaterra), eta, bi diskorekin, power poparen izar berriak bihurtu dira, hiru minutu inguruko abesti klasiko borobilekin. 2009an The Breakdowns diskoa plazaratu zuten. Bederatzi kanta sinple eta zuzen bildu zituzten horretan, eta euren proposamena argi utzi zuten; baina batzuen arabera, diskoko soinuak ez du ondo islatzen taldearen kontzertuetako indarra.

Lan egiteko eran, talde klasikoen eskolakoak dira: bizpahiru urtez landu kanta bat, tabernaz taberna jo soinua borobildu arte, eta, osatuta dagoenean, grabatu. Lan egiteko modu horrengatik bi urte behar izan dituzte hurrengo lana argitaratzeko. The Kids Don't Wanna Bop Anymore diskoari Real Kids, Rolling Stones, The Who eta Ramonesen eragina sumatzen zaio. Batez ere, 1950-60ko hamarkadetarako bidaia egiteko aukera ematen dizu laukoteak, soinuaren bidez, AEBetako rocker kulturako bertsio ingelesera. Hitzetan ere power pop neoklasikoak dira The Breakdowns: nerabezaroko maitasun istorioak, eta hedonismo gaztea: dantza, musika, edaria, parranda...

THE BREAKDOWNS

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Abokatuen elkargoan, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.